[eus] Lemoako Udalak oinezkoentzako pasabide adimendun berria jarri du Estaziño kalean, ibilgailuen zirkulazio handiko bidea baita. Udalerrian instalatutako bigarren zebra-bide adimenduna da, eta hari esker, lehendik zegoen bide-seinaleztapena indartu da eta bide-erabiltzaileen segurtasuna nabarmen hobetu da, batez ere gauez, ikusmena nabarmen murrizten denean. Oinezkoentzako pasabide adimendun hau zoruan instalatutako argi-plakez eta sentsorizazio-sistema duten 2 argi-seinale […]