[eus] Lemoako Haurren Kontseiluaren martxoko bileran, ibai-ekosisteman egin daitezkeen esku-hartzeak aztertzea izan zen ohiko bileraren ardatza. Horretarako, errekara hurbildu ziren, zubi erromatarraren parean. Azaroan abiatu genuen prozesuan, umeek Umeen Herriak diseinatu zituzten lehendabizi, eta otsaileko saioan Umeen Herri ideal horietatik proposamen bana Lemoara ekartzeko eskatu genien. Ideia horietatik abiatuta ari gara lanean orain. Kontseiluko ordezkariek […]