[eus] Aste honetan bertan martxan jarri da berriro hozkailu solidarioa, elikagaien xahutzea saihesteko eta hondakin organikoa murrizteko, Lemoako Udalak elkarlanean garatutako proiektua. Hozkailua jubilatuen tabernaren sarreran dago, eta tuperrak J.B. Eguzkitza Meabe ikastetxeko jantokian sobera geratutako elikagaiak izango dira. Horrela, sobera dauden elikagaiak modu seguruan biltegiratu eta herritarren eskura jarriko ditu hozkailu solidarioak. Modu honetan, […]