[Eus] Lemoakustik Fest maiatzaren 11n izango da eta zuzeneko musika izango du ardatz. Arratiako Musika eskola, Lorelei Green, The Last Hidden Fox, Jon Moma, Maria Vaquerizo eta Aimar izango dira bertan. Kontzertuak eguerdian hasi eta gauera arte luzatuko dira Kotxepin Kultur Etxeko kokapen ezberdinetan: lorategietako agertoki zirkularrean eta atzeko zelaian. Honako hau izango da kontzertuen […]