[Eus] Lemoak antolatzen dituen euskara eskolak finantzatzen ditu udalak, baina herritik kanpo ikasi duten lemoaztarrek ere dirulaguntzak jasotzeko aukera daukate. Irailaren 1etik urriaren 15era arte egin beharko dituzte eskaerak, eta udaletxera honako dokumentuak ekarri beharko dituzte: nortasun agiria, errolda agiria, ikastaroa egindako euskaltegiaren ziurtagiria, matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria, diru sarrera egin nahi den bankuko libretaren […]