[eus] Iraileko lehenengo eskola egunean (irailak 9) Oinezbusa 2025-2026 jarriko da martxan, ikasleak Lemoako eskolara oinez joateko doako begirale zerbitzua. Irailean eta ekainean goizeko zein eguerdiko ordutegia izango du zerbitzuak: 08:30-9:00 eta 14:45-15:15. Urritik maiatzera, berriz, goizeko zerbitzua egongo da egunero, eta, eguenetan, eguerdiko ordutegia egongo da ere. Izen-ematea udalaren web orrian egin ahal izango […]