[eus] Lemoako Udalak berriz ere martxan jarri du Oinezbusa udal-zerbitzua, ikasturtearen hasierarekin batera. Aurten, guztira 54 haur izango dira egunero Juan Bautista Eguskitza ikastetxera joateko baliatuko dutenak. 2009tik martxan dagoen zerbitzu honek mugikortasun jasangarria sustatzen du, eta ikasleen autonomia, erantzukizuna zein bizikidetza indartzen laguntzen du. Era berean, familien kontziliazioa errazten du, gurasoek konfiantzaz eta segurtasunez […]