[eus] Maiatzaren 23an, 5 eta 9 urte bitarteko haurrek antzerkiaz, abestiez, dantzaz eta jolasez gozatzeko aukera izango dute; izan ere, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak «Patxintxiketan, urtaroen bidaia» ikuskizuna eskainiko du Kotxepin kultur etxean arrastiko 18:30ean. Parke eder batean, non haurrek jolasten duten eta natura loratzen den, Patxintxi urtxintxak gidatzen ditu bere hiru lagunak Urtzi, Ilargi eta […]