[eus] Lemoako Udalak goiko ermita aterpe bihurtzeko lanak bukatzen ari da. Asmoa da mendira edo paseatzera joaten diren pertsonek aterpe bat izatea mokadutxoa egiteko, atseden hartzeko edo eguraldi txarretik babesteko, eta bertara irteera edo txangoak antolatu ahal izatea. Lanek iraun duten bitartean lapurretak egon dira, eta behar-beharrezkoa da gogoraraztea denon ondarea dena zaindu eta babestu […]