[eus] Maiatzaren 17an musika izango da protagonista Kotxepinen; izan ere, Trakamatrakak “Matraka ma non troppo” ikuskizuna eskainiko du arrastiko 18:30ean. Mahukak jazzaren erritmora, afrikar erritmoz betetako kuboak, melodia kutsakorrak barreiatzen dituzten hodiak… Musika birziklatzearekin, sormenarekin eta irudimenarekin, musika aniztasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin elkartzen duen proiektua da. Tresnen bitartez mundu berriak ezagutzeko bidaia izango da, betiere, […]