[eus] Lemoako Gaztelekuak udalekuak antolatu ditu Izaban ekainaren 24tik 28ra, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Parte-hartzaileek Belabartze ur-jauzia, Ibon koba eta Arrako trikuharria bisitatuko dituzte, besteak beste. Guztira 40 plaza daude eta leku kopurua gaindituz gero, zozketa publikoa egingo da. Lemoan erroldatutakoek izango dute lehentasuna eta izena emateko epea maiatzaren 6ra arte egongo da […]