[eus] Lemoako Udalak udalekuak antolatu ditu Lesakan ekainaren 30etik uztailaren 4ra, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Parte-hartzaileek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute: Baztan Abentura Park-a bisitatu, Lesakako igerilekuetara joan, hainbat ibilbide egin… Guztira 40 plaza daude eta leku kopurua gaindituz gero, zozketa publikoa egingo da. Lemoan erroldatutakoek izango dute lehentasuna eta izena emateko […]