[eus] Umeen Kontseilura modu askotara etortzen dira hizketarako eta lantzeko gaiak: batzutan Alkateak ekartzen ditu umeen ikuspuntuak ezagutu nahi dituen udal asuntoak, beste batzuetan umeek euren gogoak eta kezkak adierazteko dinamikak antolatzen ditugu… eta beste batzuetan gaiak berez etortzen dira, airean daudelako, sortzen dugun konfidantzazko giroan umeei entzuten dizkiegun kontuak mahai gainera ekartzea erabakitzen dugulako. […]