Lemoa.tzen, komunikazioa eta parte-hartzerako Udal tresna berria

Ayuntamiento-Lemoa-H
Hainbat urte joan dira Lemoako Udalean herritarren partehartzea indartzeko erabakia hartu eta horretarako bideak martxan jarri genituenetik. Urte hauetan egindako lanak bere fruituak eman ditu, eta hainbat adibide ditugu horren erakusle; urteroko aurrekontuen prozesuak, berdintasun plana, auzolanak, elkarteen ordenantza berria… Orain arte egindako lanak gauzak beste era batera egin daitezkeela erakutsi du, ehundaka herritar izan gara prozesu ezberdinetan parte hartu dugunak eta udalgintzara hurbildu garenak.

Partehartzearen inguruan oinarri sendo bat sortzea lortu dugu, eta herritarrok lan egiteko modu hau ulertu eta babestu dugula ikusi da. Horregatik, norabide honetan pauso berriak emateko momentua heldu da, partehartzean sakontzea tokatzen zaigu.

Partehartzeaz hitz egiten dugunean, komunikazioaren garrantziaz ere ari gara hitz egiten. Izan ere, guztiz lotuta dauden bi kontzeptu dira partehartzea eta komunikazioa. Egin ahal izateko jakin egin behar da, eta jakin ahal izateko komunikazioa zaindu behar da. Beraz, partehartzean sakondu nahi badugu komunikazioa ere indartu beharko dugu.

Etapa berri honi ekiteko, Lemoan garatuko ditugun partehartze prozesu guztiak barnebilduko dituen irudi berri bat kaleratu eta promozionatuko dugu. Partehartzearekin eta demokrazia zuzenarekin erlazionatutako prozesu herritar guztietan erabiliko dugu irudi berri hori; aurrekontuen diseinua, auzolanak, hirigintza jardunaldiak, Agenda 21, kultur proiektu integrala,… Filosofia edo lan egiteko modu honetan emango ditugun pauso ezberdinak norabide berdinean doazela azpimarratuko du irudi berri honek.

Irakurtzen ari zaren webgune honen asmoa ere horixe da; komunikaziorako aukera berri bat eskaintzea lemoaztarroi. Herrian martxan dauden lan edo prozesu ezberdinen jarraipena egiteko tresna izango da webgune hau. Horrez gain, arreta berezia jarriko zaie modu batean edo bestean partehartzearekin lotuta dauden kontu guztiei, jarraipen berezia eginez. Beraz, balio dezala tresna berri honek ere denon artean herritarron Lemoa eraikitzen jarraitzeko.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s