“Memoriaren orbainak” dokumentala egin dute Alemanian egon diren gazteek

Elkartruke programaren barruan, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak landu dituzte aurten herriko gazteek, eta horren baitan, Alemaniara bidai bat egin dute bertako zenbait elkarterekin gaiok jorratzeko. Berlinen eta Frankfurten bizitako esperientzia eta urtean zehar egindako gogoetak biltzen dituen dokumental batekin itzuli dira: “Memoriaren orbainak”. Dokumentala azaroaren 11an aurkeztu dute Lemoako Gaztetxean.

Uztailean “Hauxe da gure kantua” diskoa aurkeztu zuten bidai hau finantzatzeko, Arratiako eta inguruko hainbat artisten laguntzarekin. Orain, ordu erdiko bideo dokumental bat egin dute Hogota Produkzioak-en zuzendaritzapean. Bidai normal baten kontaketa egin ordez, elkartrukearen balioa eta landutako gaiak azaleratu nahi izan dituzte bertan, eta gazteek beraien esperientziatik hitz egiten dute. Urte guztiko proiektu baten emaitza da.

Monitore bi eta 21 gazte lemoaztar joan dira bidaian, eta Baskale elkartearen laguntza izan dute Alemaniako taldeekin harremantzerako orduan.

“Memoriaren orbainak” dokumentala:

 

Los/as jóvenes vuelven de su viaje a Alemania con un documental

Varios/as jóvenes de Lemoa han viajado a Alemania como parte del programa sobre la Memoria Histórica y los Derechos Humanos. Han recogido en un documental titulado “Memoriaren orbainak”-Cicatrices en la memoria- la experiencia y las reflexiones que el tema les ha generado durante el año. El documental se presentó en el Gaztetxe de Lemoa el 11 de noviembre.

Con el fin de autofinanciarse el viaje, en julio presentaron el disco “Hauxe da gure kantua”-Ésta es nuestra canción- con diversas canciones compuestas por artistas de Arratia y alrededores. Ahora llegan con un video documental de media hora, producido por Hogota Produkzioak, que pretende recoger el valor del intercambio y los todos temas que han tratado, junto con sus experiencias personales. Es el resultado del trabajo de todo un año.

En total, 21 jóvenes han viajado a Berlín y Frankfurt acompañados/as de dos monitores y con ayuda de la asociación Baskale, que facilita las relaciones entre grupos de Euskal Herria y Alemania.

“Memoriaren orbainak” ya está visible en YouTube.

 

 

Advertisements