lemoaKUSTIKfest2017: Karla Imbert, ametsak betetzen (Maiatzak 20, 11:00etan liburutegian)

KARLA IMBERT

Bizkaiko eszena musikala ez da gelditzen eta horren seinale da Karla Imberten agerpena. 20 urte baino ez dituen abeslari eta kantagileak lehenengo Lemoa Kustik Fest zabalduko du gure liburutegian. Bere ahotsak, berezitasunez beterikoa, ehunka liburuetan gordeta dauden milaka istorioekin talka egingo du, agian, istorio berri bateri hasiera emanez. Karlarentzako musika “betidanik izandako pasioa izan da. Txikitatik abesteko ametsa izan dut. Abestearekin bizitzari aurre egiteko ametsa. Nahiz eta publikoki ez esan”. 18 urterekin lehenengo kontzertuak ematen hasi zen eta Finlandian zegoelarik festibal akustiko bat antolatu zuen. Azkenengo urte bietan grabaketa batzuk egin ditu eta hainbat kontzertu eman ditu. Azkenengoetarikoa Indian izan zen, Punen, bertako jaialdi batean. “Niretzako, musika ihes egiteko aukera ematen didan tresna da, baita artistikoki adierazteko aukera ematen didana ere. Kontzertu akustikoak maite ditut. Oso hurbilak dira eta publikoarekin konektatzeko aukera ematen didate oso atmosfera goxoan”, dio Karlak. “Musika mezua zabaltzeko tresna dut, bizi izan ditudan esperientziak konpartitzea ahalbideratzen didana. Nire zati bat jendeari eskaintzeko aukera ematen dit”, gehitzen du.

 

 

KUSTIK

Advertisements