Maria Rivero kantugilea Zeberiotik hurbilduko zaigu LemoAKUSTIKfestera.

María Riverok 14:00etan joko du Kulturguneko kantxan.

IMG_8031_Fotor

Maria Rivero Balmasedan jaiotako musikaria da, ibilbide luzea ez duen arren bederatzi disko argitaratu ditu jada proiektu ezberdinekin (Apurka, Siroka, Hutsa…) eta orain dela gutxi, bere bakarkako proiektu berria sortu du bizkaitarrak. Kintsukoroi. Berarentzako musikak zelako garrantzia duen azaltzean, hurrengoa dio Maria Riverok: “Platonek zioen bezala: ‘Musika da arimarentzat gimnasia dena gorputzarentzat’ eta horrekin bat nator, barnekoak husteko eta aldi berean betetzeko balio du musikak niretzako. Hizkuntza unibertsala dela diote, eta, hala bada, ni hizkuntza honetan beste batzuetan baino hobeto moldatzen naiz”. Formatu akustikoan energia berezia sortzen duela uste du Balmasedakoak, “musikalki emanaldi sinpleagoak dira, intimoagoak, eta horrek aukera ematen dizu beste modu batean konektatzeko, bai publikoarekin eta baita zure buruarekin ere. Akatsak ageriago geratuko dira, baina energiak errazago mugituko dira eszenatokitik publikora eta bueltan”.

 

KUSTIK

Advertisements