Mobydick, bluesaren gerizpetik ibiltzen

Mobydick zuzeneko emanaldia eskeiniko du Atxetan arratsaldeko 19:00etan, lemoAKUSTIKfest jaialdiaren barruan.

MOBYDICK

MobyDick folk-akustiko tankerako proiektu bat da, Eneko Burzakok Bilboko agertokietako zenbait taldetan (Nun, Bizhil, Zast!, Tribute to QOTSA…) aritu eta gero 2008 aldean hasitakoa. 2009an, MobyDickek “And then she became God’s friend” grabatu zuen, bere lehenengo EPa, autoekoiztua. 2011ko udan, bertsioz osatutako beste EP bat grabatu zuen, (covers) izenekoa. 2012aren amaiera aldean, MobyDickek bere lehenengo LPa grabatu zuen, “Cotard Delusion” izenekoa. Diskoa 2013ko maiatzaren 31n kaleratu zen. “Oso konplikatua da musika zer den azaltzea baina, definizioren bat bilatzekotan, entzuleengan edozein motatako emozioak sortzen dituen soinu segida edo sekuentzia dela esan dezakegu”, dio Eneko Burzakok musikari buruz. “Noizbait aipatu dut musika zuzenean jotzea niretzat behintzat terapia prozesu bat izan ohi dela: entzuleria ezezagunaren aurrean biluztu eta era gordin batean barruan daukazuna atera, onerako eta txarrerako. Une horretan entzuleen interesa piztuz gero, guztiaren konplize eta parte-hartzaile bihurtuko ditu, elkar-komunikazio prozesu oso berezi bat sortuz”, azaltzen du Getxoko musikariak.

 

 

KUSTIK

Advertisements