Herrian egindako pintaketak gaitzetsi ditu Lemoako Udalak

Sin título-1Sin título-2

Lemoako kaleetan, maiatzaren 31n, agertutako pintaketen harira Udalak guztiak gaitzetsi ditu eta adierazi du horrelako ekintzek ez dutela lekurik egungo jendartean elkarbizitza oztopatzen dutelako.

Eremu publikoan egindako pintaketek herritar guztiengan dute eragina. Herria guztiona dela gogorarazi gura du Udalak. Beharrezkoa da guztionak diren eremu publiko eta pribatuak zaintzea eta errespetatzea herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko.

Udalak egunero lan egiten du arlo guztietan berdintasunaren alde eta hemendik aurrera ere horrela jarraituko duela adierazi gura du.

 

Lemoan, 2017ko maiatzaren 31n

Advertisements