“Ama eta aita entrenatzera joaten nintzenean ni ere beraiekin joaten nintzen” (Bruno Soto Fernandez–Halterofilia atleta)

Azaroan hiru zilarrezko domina lortu zituen Bruno Soto Fernandezek (2004) Madrilen jokatu zen Espainiako Halterofilia Txapelketan, 15 urtez azpiko kategorian. Astean hiru aldiz entrenatzen da, eta argi ditu erronkak: “hobetzen joatea eta ondo pasatzea”.

bruno1

Zorionak dominengatik. Zeintzuk ariketa egin zenituen?
Bi ariketa izan ziren: arrankada eta bi denbora.

Zer egin zenuen zehazki ariketa horietan?
Arrankadan, barra behetik gora altxatu behar duzu; eta bi denboratan, lehenengo barra klabikulen parera altxatu behar duzu, eta gero gora. Arrakadan 75 kilo altxatu nituen eta bi denboratan 94.

Eta hirugarren domina?
Hirugarrena bi ariketen baturak eman zidan emaitzagatik. Guztira 169 kilo altxatu nituenez, bigarren sailkatu nintzen.

Aurten txapelketa gehiagotan parte hartuko duzu?
Bai. Espainiako Txapelketa ekainaren 23an izango da eta Euskadiko Txapelketa azaroaren amaieran.

Zelan prestatzen zara txapelketetarako?
Normalean ez naiz kilo asko altxatzen ibiltzen, gehiago izaten dira errepikapenak. Baina lehiaketak baino astebete lehenago, gutxi gorabehera, errepikapen gutxiago egiten eta kilo gehiago altxatzen hasten naiz.

Non egiten dituzu entrenamenduak?
Basauriko Artunduaga kiroldegian entrenatzen naiz, klub Urbirekin. Astean hiru aldiz joaten naiz, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.

Halterofilia ez da ohiko kirol bat. Nondik datorkizu zaletasun hori?
Nire aita eta amarengandik. Aita Espainiako txapelduna izan zen eta ama mundukoa.

Txiki-txikitatik ezagutzen duzu orduan mundu hau…
Bai. Ama eta aita entrenatzera joaten zirenean ni ere beraiekin joaten nintzen.

Beste kirolik gustatzen zaizu?
Orain dela gutxira arte igeriketa eta errugbia praktikatzen nituen; orain dela urte eta piku hasi nintzen halterofiliarekin.

Halterofiliak izaten du ikuslegorik? Badago zaletasunik?
Normalean ez da egoten ikusleentzako aulki askorik, baina daudenak ere ez dira betetzen. Hala ere, jaietan-eta egiten ditugun lehiaketetan jende gehiago etortzen da ikustera.

Zeintzuk dira etorkizuneko zure erronkak?
Hobetzea eta ondo pasatzea dira nire erronkak.

Ametsik? Munduko txapelketa edo?
Ondo egongo zen munduko txapelketa jokatzea, baina oso zaila da maila horretan lehiatzea.


 

“Solía ir con aita y ama a sus entrenamientos” (Bruno Soto Fernandez—Atleta de halterofilia)

 

Bruno Soto Fernandez (2004) logró tres medallas de plata en la categoría sub 15 del Campeonato de España celebrado en Madrid en noviembre. Entrena tres veces por semana y tiene claros sus objetivos: “Ir mejorando y pasarlo bien”.

bruno5

Felicidades por las medallas. ¿Cuáles fueron los ejercicios realizados?
Fueron dos ejercicios: arrancada y dos tiempos.

¿Qué se suele hacer en esos ejercicios?
En la arrancada hay que levantar la barra desde abajo hasta arriba; y el dos tiempos primero hay que levantar la barra hasta la altura de las clavículas, y luego hasta arriba. En la arrancada levanté 75 kilos y en el segundo 94.

¿Y la tercera medalla?
Porque la suma de los dos pesos levantados fue de 169 kilos, el segundo mejor.

Cuéntanos los campeonatos que tendrás en 2018.
El 23 de junio el Campeonato de España y a finales de noviembre Campeonato de Euskadi.

¿Cómo te entrenas?
Normalmente suelo hacer más repeticiones que levantar mucho peso. Una semana antes de la competición empiezo a levantar más peso y a hacer menos repeticiones.

¿Dónde?
En el polideportivo Artunduaga de Basauri, en el Club Urbi. Suelo ir tres veces a la semana, los lunes, miércoles y viernes.

Halterofilia es un deporten poco conocido. ¿De dónde te viene esa afición?
De mi aita y ama. Aita fue campeón de España y ama campeona del mundo.

Entonces, este mundo es conocido para ti desde que eras pequeño.
Sí. Solía ir con aita y ama a sus entrenamientos.

¿Qué otros deportes te gustan?
Hasta hace no mucho practicaba natación y rugby; empecé con la halterofilia hace un año y pico.

¿Suele haber público en las competiciones?
Normalmente no suele haber mucha gente, pero en los concursos que se organizan en el contexto de fiestas suele reunirse bastante más gente.

Cuéntanos qué retos tienes.
Mejorar y pasarlo bien.

¿Algún sueño que cumplir?
Estaría bien competir a nivel mundial pero es muy difícil hacerlo a esa escala.

Advertisements