BIZIKIDETZA KANPAINA |CAMPAÑA DE CONCIENCIACIÓN

Bizikidetza kanpaina abiatu zuen otsailan Lemoako Udalak, herria errespetuz eta erantzukizunez eraikitzen jarraitzeko helburuz, guztien artean eta guztientzako. Izan ere, udala kontziente da Lemoa oso leku polita dela bizitzeko, parte hartzeko, hezteko eta hazteko, baina herritar gehienek beraien ardurak nahiko ondo barneratuta badituzte ere, gutxiengo batek ez du errespetuz jokatzen gai batzuetan, eta horrek bizikidetza kolokan jartzen du.

Udalak kaleratu zuen gidan ikus daitekeenez, zazpi dira arazoak sortzen diren puntuak, eta kasu bakoitzean nola jokatu aholkatu du:

LEMOA DENONA ETA DENONTZAT

Udalak lanketa orokorra egingo du eskuorri eta kartelen bidez, eta ondoren, puntu bakoitzaren lanketa berezia egingo du momentu ezberdinetan. Adibidez, behar bezala aparkatzeari dagokionez, eskuorri berezi bat aterako da, eta gaizki aparkatzen duten autoei ipiniko zaie, portaera ezegoki horrek sortzen dituen arazoak gogoraraziz.

Udalak herritarren kontzientzian eragin nahi du, elkarbizitzarako parte-hartze aktiboa beharrezkoa dela dakitenengan eta, batez ere, alderdi horri entzungor egiten diotenengan.


 

El Ayuntamiento de Lemoa puso en marcha en febrero una campaña para fomentar el civismo entre la ciudadanía. Aunque la mayoría de los/as vecinos/as actúan con respeto, hay una minoría que no lo hace, y esas acciones ponen en riesgo la convivencia.

El Ayuntamiento abordará en primera instancia una campaña general en la que se recogen todos los puntos preocupantes. Para ello se buzoneó un folleto en todo el municipio y también se dispusieron carteles en los paneles informativos oficiales. En posteriores fases se hará hincapié en diferentes temas mediante campañas concretas, con el fin de concienciar a la ciudadanía sobre las diferentes problemáticas existentes.

Advertisements