Gogora ekarri. (Memoria eta Kultur Asteko kronikea). | Hacer memoria. (Crónica de la Semana de la Memoria y la Cultura)

WhatsApp Image 2018-05-10 at 19.28.45

Lemoako Memoriaren eta Kulturaren Astean, sei egunez, ahatz genezan nahi izan zuten historia eta musika izan dira protagonista. Egitarauak erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, poesia errezitalak eta kontzertuak bildu zituen.

Lemoako 2018ko Memoriaren eta Kulturaren Asteak, egitaraua amaitzean, oso emaitza ona lortu zuen.  Azken edizioen formula bera izan zuen, eta bietatik izan zuen erdibana: memoria historikoa eta kultura. Hainbat motatako ekitaldiak izan ziren.

Maiatzaren 7an, astelehena, “Gogoan hartzeko izenak” erakusketa aurkeztu zen udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Memoriaren eta Kulturaren Astearen inaugurazioa izan zen ekitaldia, eta Euskal Memoria fundazioak gidatu zuen. Hark erakusketa ulertzeko zertzelada batzuk eman zituen. Argazkiek eta testuek hainbat arrazoi zirela-eta bertsio ofizialak ezkutatutako hamarnaka hildakoren senideak gogoratzen zituzten, baita leku horiek ibili ere.

Maiatzaren 8an, asteartea, Traka-Matraka ludotekak haurrentzako tailer bat eman zuen, hondakinetatik abiatuta musika-tresnak egin zitzaten. Birziklapena, sorkuntza eta artea ekitaldi bakarrean. Maiatzaren 9an, asteazkena, poesiaren txanda izan zen: Itxaro Borda idazleak eta Itsaso Gutiérrez gitarristak poesia errezital musikatua eman zuten. Bukatzean, narrazioen 7. lehiaketako sariak banatu zituzten. Oskar Azkona Garcíak irabazi zuen lehen saria, “Iparralde urruneko hartzei buruz” lanarekin. Beñat Susaeta lemoaztarraren  “Izarren hautsa” izan zen, berriz, gure udalerriko lanik onena.

Maiatzaren 10ean, osteguna, memoria izan zen berriz protagonista, “Gernikaren Egiak Oroimen biziko Herria” dokumentala proiektatu baitzen. Horren bidez, IPESeko kideek Gernikako bonbardaketaren ikuspegi parekide eta berria ematen saiatu ziren, baita 36ko gerrarena edo beste edozein gerrarena ere; horretarako, eztabaida sozialerako eta herri memoria solido bat eraikitzeko tresna bat eskaintzen dute. Maiatzaren 11n, ostirala, eskolako estalpean kometa-tailer bat egin zuten, baita poteo ibiltari bat ere, non poltsak, paperak eta oihalak serigrafiatu zituzten.

Larunbatean bukatu zen Memoriaren eta Kulturaren astea, 2018ko LemoaKustikFesteko sei artisten kontzertuekin: Izaro, Ekiza, Inun, Keu, Liv Wallace eta Maren. Eguna oso polita izan zen, nahiz eta eguraldi txarra egin, eta 800 pertsona baino gehiagok gozatu zuten kontzertuez.


 

Hacer memoria.

WhatsApp Image 2018-05-10 at 19.28.45

La Semana de la Memoria y la Cultura de Lemoa deja siete días intensos en los que la historia que quisieron que olvidásemos y la música han sido protagonistas. El programa se repartió entre exposiciones, charlas, talleres, recitales de poesía y conciertos.

La Semana de la Memoria y la Cultura de Lemoa de 2018 cerró su programa con un balance muy positivo. La Semana volvió a repetir la fórmula de las últimas ediciones y combinó a partes iguales memoria histórica y cultura presentando ante el público eventos de diferente índole.

El lunes 7 de mayo se presentó la exposición “Gogoan hartzeko izenak” en el salón del plenos del Ayuntamiento. El acto, que sirvió de inauguración de la Semana de la Memoria y la Cultura, fue conducido por la fundación Euskal Memoria Fundazioa que dio las pinceladas para entender la exposición. Una combinación de fotos y textos recorrían los lugares y recordaban los familiares de varias decenas de fallecidos que por diferentes razones las versiones oficiales trataban de ignorar.

El martes 8 de mayo en la Ludoteca Traka-Matraka ofreció un taller enfocado a los más pequeños en el que éstos podían confeccionar instrumentos musicales partiendo de residuos. Reciclaje, creación y arte en un mismo evento. El miércoles 9 fue el turno de la poesía: la escritora Itxaro Borda y la guitarrista Itsaso Gutiérrez ofrecieron un recital musicado de poesía. A su término se entregaron los premios al 7º Concurso de narraciones. Oskar Azkona García obtuvo el primer premio con la obra “Iparralde urruneko hartzei buruz” mientras que el lemoaztarra Beñat Susaeta y su obra “Izarren hautsa” lograron ser la mejor obra presentada en nuestro municipio.

El jueves 10 la memoria recuperó el protagonismo con la proyección del documento audiovisual Gernikaren Egiak. Oroimen biziko Herria”. En él, los miembros de IPES tratan de dar una visión igualitaria y renovada del bombardeo del Gernika y, por extensión, de la Guerra del 36 y de cualquier otra guerra, ofreciendo para ello una herramienta para el debate social y la construcción de una memoria popular sólida. El viernes 11 de mayo la Semana de la Memoria y la Cultura llegó con un taller de cometas en la cubierta de las escuelas y un poteo itinerante en el que la serigrafía estampaba camisetas, bolsas, papeles y telas.

El sábado llegó el final de la Semana de la Memoria y la Cultura con los conciertos de los sies artistas que conformaban el cartel del LemoaKustikFest 2018: Izaro, Ekiza, Inun, Keu, Liv Wallace y Maren. La jornada fue muy bonita pese a un clima áspero y más de 800 personas disfrutaron de los conciertos.

Advertisements