Herriko komertzioak babes ditzagun!

Covid-19k sortutako egoera dela eta, komertzioak dira salbuespen egoeraren ondorioak bereziki pairatzen dituztenak. Beraz, osasun krisialdi honetatik irteten garenean, denon lana izango da gure herriko komertzioak babestea eta beraien etorkizuna bermatzea.

Horretarako, Lemoako Udaletik, ekimen berria atera dugu, ezohiko egoera honek behartuta itxita dauden komertzioak bultzatzea, hain zuzen ere.

Udalak, “www.lemoaureztatzen.com” webgunea martxan jarri du, eta bertan, edonork bonoak erosteko aukera izango du. Zertarako? Merkatariei dirua aurretik ingresatu ahal izateko, horrela aste hauetako fakturei aurre egin ahal izango diete. Beraz, merkatariek zerbitzua eskaini gabe dirua jasoko dute eta normaltasun egoera batera iristen garenean, bezeroak ordaindu duenaren araberako zerbitzua jasoko du.

Parte hartzeko hurrengo pausuak jarraitzea baino ez daukazu.

  1. www.lemoaureztatzen.com
  2. Erosi bonoa orain: aukeratu bonoa (10, 20 edo 50€) eta e-postan jasoko duzu.
  3. Establezimenduak zure laguntza jasoko du: momentuan jasoko du dirua fakturei aurre egin ahal izateko.
  4. Erabili bonoa aurrerago: establezimendua zabaldutakoan, bonoa 2020ko abenduaren 31ra arte erabili ahal izango duzu.

WhatsApp Image 2020-04-29 at 13.09.26