Jatorrizko hizkuntzan (arabiera, errumaniera, ingelesa, gaztelera, wolof-a) eta euskaraz bidali zaie ondo etorri eskutitza eta zerbitzu gida. Helburua Lemoara heltzen dan pertsona orori herrian eman beharreko lehen pausuak erraztea da, herriaren hasierako ezagutza izan dezaten.
Azken urteotan norbanakoen prozesu migratzaileak gertatzen ari dira Euskal Herriko herrien artean zein munduan, eta horren ondorioz gure herrialdean aldaketak gertatu dira. Mugikortasun horrek Lemoan ere bizilagun berrien etorrera bultzatu du. Aniztasun horren kudeaketarako lehen pauso bat ematea izan da harrera protokolo hau sortzeko arrazoia.
Marian Garay, Gizarte Ekintza zinegotziak, ekimen honen nondik norakoak azaldu ditu: “Udaletik Harrera protokoloa martxan jarri genuen 2019an. Protokolo horren ekimenetako bat Ondo etorri ekitaldia da, herrira bizitzera datozen norbanako zein familiei Lemoako zerbitzu guztiak eta elkarteak aurkezteko zein ezagutarazteko bilgunea. COVID-19ak eragin duen egoera dela-eta, aurten ere ekitaldia aurrez aurre egiteko aukera bertan behera gelditu da. Horregatik, gutunaren eta gidaren bidalketa dira Harrera protokoloari jarraipena emateko aurkitu dugun bidea”.
Ondo etorri eskutitza eta zerbitzu gida aste honetan banatu dira, mezu argi batekin: Ondo etorri Lemoara!
ZAINTZA LANETARAKO LAN POLTSA BAT SORTU NAHI DU Lemoako Eskolako Guraso Elkarteak 2021/2022 ikasturtERAKO

Helburua etorkizunean sor daitezkeen beharrei modu eraginkorrago batean erantzun ahal izateko lan poltsa sortzea da, eskolak eskaintzen duen zerbitzua modu egokian eskaini ahal izateko, beti ikasleen hobe beharrez.
ampalemoa@gmail.com helbidean jasoko dira proposamenak eta informazio guztia.