Buletin digital honetan Lemoako Udalak eskainiko dituen ikastaroen eta tailer guztien informazioa batu dugu.
LemoaKustik 2021 Ordutegiak

Aldizkarirako lotura:
https://drive.google.com/drive/u/0/folders/1HN-o1VHEU6ut5elCF_ztopznlozcAkYZ
Ikastaroak / Tailerrak 2021

Informazio guztia: http://www.lemoa.net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20210827-cursos-2021.aspx
Euskara Eskolak Lemoan

Informazio guztia: http://www.lemoa.net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20210719-euskara-eskolak-lemoan.aspx
Kirol ikastaroen eskaintza

Informazio guztia: http://www.lemoa.net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20210902-oferta-cursos-polideportivo-2021-2022.aspx
Andra Mari 2021

Kotxepin Kultur Etxeko fatxadako 63 harri apurtu dituzte azken asteetan
Oporren bueltan sorpresa desatsegina aurkitu dugu Kotxepin Kultur Etxean. Eraikinaren fatxadako 63 harri hautsi dituzte, nahita eta justifikaziorik gabe.
Fatxada aireztatua da, hareharri naturalez egina. Fatxada honekin aire kamara bat sortzen dugu kanpoko eta barruko azalaren artean, estankoa ez dena, espazio hori aireztatzea ahalbidetzen duena. Fatxada-sistema horrek kondentsazioak saihesten ditu eta plakatzearen junturen artean sar daitezkeen ur-iragazketak ezabatzen ditu. Fatxada iraunkorra da, estaldura-sistemarik onenetakoa, bai eraikuntza berrian, bai birgaitzeetan, eta ez du ia mantenurik behar.
Kotxepin Kultur Etxea Lemoako herritarrek barruan zein kanpoan gozatu ahal izateko sortutako espazio irekia da, eta, horregatik, ez ditugu horrelako ekintza bandalikoak ulertzen, lemoaztar guztien kalterako baitira, bai ekonomikoki, bai espazio publikoaren erabilerari dagokionez.
Berriro ere, guztiok partekatzen duguna zaintzeko beharra azpimarratu nahi dugu, guztiok erabili eta gozatu ahal izateko.