Atalak
UDALemoa [EUS]

Lemoako Euskara Eskolako ikasleen bizipenak ezagutuko ditugu bideo sorta baten bidez

Aste honetan bi bideo zabaldu ditu udalak: lehengoan, Muhammad Ishaq Lemoara heldu zenetik izan duen ibilbideaz aritu zaigu, eta bigarrenean Luisa María Placeres-ek euskara ikasteko bere arrazoiak zeintzuk diren azaldu digu. Datorren astean jarraipena izango dute bideoek.

Herriko euskara eskolan izan duten esperientziaz hitz egin dugu Euskara Eskolako ikasleekin.

Aste honetan bi bideo zabaldu ditu udalak: lehengoan, Muhammad Ishaq Lemoara heldu zenetik izan duen ibilbideaz aritu zaigu, eta bigarrenean Luisa María Placeres-ek euskara ikasteko bere arrazoiak zeintzuk diren azaldu digu. Datorren astean jarraipena izango dute bideoek.

Izena emateko epea zabalik dago irailaren 30a arte.

Akhond Ishaq
Luisa María Placeres

BERBALAGUN, PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!

Berbalagun ekimenean parte hartzeko informazioa 662 199 033 telefonoan, arratia.berba@aek.eus edo praktikatu.eus/blog/arratia helbideetan. Euskaraz praktikatu nahi baduzu, eta norekin praktikatu ez badaukazu, eman izena.

KOTXEPIN KULTUR ETXEKO LORATEGIKO JOLAS GUNEA IREKI DA

Kotxepin Kultur Etxeko lorategia hasi da etorkizunean izango duen itxura hartzen. Aste honetan jolasguneko obra egiten aritu dira, eta dagoeneko zabalik dago. Jolasgune honen ezaugarriak honako hauek dira: Zur-robiniako jardueren parkea, oreka-guneak, igotzeko, atseden hartzeko eta tirolina egiteko.

Obraren aurrekontua 21.512,11€ koa da (BEZ-a barne).

GIZONAK ETA PAREKIDETASUNA

Gizonentzako 4 saioko formakuntza izango dira:

Urriak 2, 10:00-13:00
Urriak 16, 10:00-13:00
Urriak 30, 10:00-13:00
Azaroak 13, 10:00-13:00

Hiruki Larroxa elkartearen eskutik egingo dira formakuntza saioak, eta landuko diren edukiak honako hauek dira:

  1. Zapalkuntza anizkoitzak gure bizitzetan: jatorriak eta zergatiak
  2. Gizonon egunerokotasuneko pribilegioak
  3. Gizonak, emozioak eta komunikazioa
  4. Zer egin dezakegu gizonok parekidetasunerantz jartzeko?

UMEEN IRAKURLE TALDEA, MARTXAN!

Irakurle talde honen bitartez, umeen irakurzaletasuna sustatzeaz gain, euren eguneroko bizitzan oso hurbil izango dituzten hainbat gairi buruz hausnartu nahi dugu. Irakurriko dugun liburu bakoitzetik abiatuta, liburuan planteatzen den gai nagusiari buruz egingo dugu berba, edo pertsonaiei buruz, liburuko egoera konkretuei buruz… Bakoitzak bere ikuspuntutik ekarpenak eginez, eta denon arteko interakzioaren bitartez irakurketa aberatsagoa lortuz.

LEMOAKO GAZTELEKUE, BUELTAN!

ERAKUSLEMOA

JON BRAUN

ADI!

Izen-emateak zabalik jarraitzen duen arren, momentu honetatik aurrera izena ematen duzuenok larunbatean (arratsaldeko 16:00etan) jakingo duzue sarrerarik lortu duzuen ala ez.

Izen-ematea https://labur.eus/jonbraun

Jon Braun – Teaser: https://player.vimeo.com/video/255887400?h=cbfb07352d

ZEINKE

KONTZERTU AKUSTIKOA

Izen-ematea: https://labur.eus/zeink

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s