Atalak
UDALemoa [EUS]

“Ohore bat da Kotxepinen disko berria lagun artean aurkeztea”

Jokin Uriarte Alkorta, Zeinke taldeko kidea elkarrizketatu dugu, gaurko kontzertu bereziaren atarian.

Jokin Uriarte Alkorta, Zeinke taldeko kidea elkarrizketatu dugu, gaurko kontzertu bereziaren atarian.

Jokin Uriarte, erdian

Zer suposatzen du zuentzat herrian diska berria aurkezteak?

Nahiz eta taldekide guztiak hemengoak ez izan, Lemoa hasieratik izan da erreferentziazko herria guretzat, eta beraz, ohore bat da Kotxepinen disko berria lagun artean aurkeztea.

Zer aurkituko du Kotxepinera hurbiltzen denak?

Disko berriko abesti guztiak joko ditugu aurreko lanetako kanta batzuekin uztartuz. Kontzertua formatu akustikoan izango da eta gure abestiak modu lasaiago batean entzuteko aukera egongo da bertan.

Zeintzuk dira Zeinkeren etorkizuneko erronkak?

Epe laburrean, kaleratu berri dugun “Antiheroiak” diskoari ibilbide oparoa ematen saiatzea, ahalik eta zuzeneko gehien emanez.

Zein eragina izaten ari dira pandemia zuen jardunean?

Gurea bezalako talde txikientzat kalkulaezinak dira pandemiak utzi dituen albo-kalteak. Berez zaila bageneukan ikusgarritasuna lortzea, momentu honetan ia ezinezkoa daukagu. Ekitaldi kulturalak egiten ari dira bai, baina karteletan izen berberak topatzen ditut, han eta hemen. Uste dut pandemiak dirauen urte eta erdi honetan talde txikien eta gainerakoen arteko arrakala handitu egin dela.

LEMOAKO EUSKERA ESKOLAKO IKASLEEN BIZIPENAK: HIRUGARREN ALEA

Bideo sorta hauen hirugarren eta azken alea dakargu aste honetan: Oscar Zaratek euskal kultura eta nortasunarekiko atxikimenduagatik eman du izena Lemoako Euskara Eskoletan. Zein da zure arrazoia?

Izena emateko epea zabalik dago irailaren 30a arte.

DARDARA DOKUMENTALA KOTXEPIN KULTUR ETXEAN: PROIEKZIOA ETA ZUZENDARIAREKIN SOLASALDIA

Jai batzordeak antolatuta, Dardara dokumental arrakastatsua helduko da Lemoara. Filmaz gozatzeko aukeraz aparte, Marina Lameiro zuzendaria ere etorriko da Kotxepin Kultur Etxera, Izkander Fernandez kazetariak gidatuko duen solasaldira. Izen-ematea datorren astean zabalduko da, lotura honetan:

Izen-ematea / Inscripción: https://forms.gle/dKDQctFD7mfEjKNr5

HORRELA EZ!

Beste behin ere lemoaztar guztiengan eragina duten jarrera desegokien testigantza dakargu: kasu honetan, eskolako parkeko zabuak estaltzen dituen lurzoruaren zati bat moztu dute.

KALE-KATUEN KOLONIA

Udalak kale katuen osasun-kontroleko planean zehaztuta dagoena gogorarazi nahi du:

1- Albaitarien kontrolik gabe elkarrekin bizi diren animalia horiek sor ditzaketen osasun-arazoen berri ematea herritar guztiei. Gaixotasun infekzioso-kutsakorren berri, hain zuzen.

2- Herritarrak kontzientziatzea. Kalean animalia-talde horiek bereizi gabe elika ez ditzaten, askoz gehiago erakartzea lortzen baitute, haien arteko kutsatze-arazoa eta gizakien arriskua zailduz eta areagotuz. Elikadurak kontrolatua izan behar du bere ordutegiekin.

3- Koloniak esterilizatzeko programa bat sortzea, KES metodoaren bidez (harrapatzea, esterilizatzea eta askatzea). Kaletik kaiola egokituetan jaso, eta esterilizatu ondoren beren lekuetara itzultzen dira.

4- Ebakuntza-gelan animalia sedatzeko aukera aprobetxatzea immunoeskasiaren eta felidoen leuzemia testa egiteko, eta gaixotasuna hartu ez dutenei txertoa jartzeko, koloniaren kutsatzea saiheste aldera.

5.- Txertaketa tribalentea eta leuzemia.

6- Koloniako gizabanakoen barne- eta kanpo-parasitoa kentzea.

7- Auzotarrei adoptatzeko eta osasun-arloan kontrolatzeko aukera ematea, esterilizatu ondoren.

EGUNEAN BEHINEKO 8. DENBORALDIA ABIATUKO DA ASTELEHENEAN

Euskarazko tribial ezagunaren denboraldi berri bat abiatuko da, eta Lemoan ere herriko taldea martxan egongo da aurreko edizioetan bezala. Taldean honela hartu ahal izango duzue parte:

-Sartu Egunean Behin aplikazioan eta ezarpenetan 204F9E kodea taldean sartzeko.

8. denboraldi honetako berritasun nagusia finala izango da. Hamar onenak zuzenean sailkatuko dira Lemoan jokatuko den finalera, eta lehen bi sari nagusietarako lehiatuko dira. Gainerakoan, edozein herritarrek parte hartu ahal izango du final horretan, eta hirugarren saria irabazteko aukera izango dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s