Atalak
UDALemoa [EUS]

Lemoa Ureztatzen bonuak

Lemoako Udalak eta Merkatarien Elkarteak urtebeterako hitzarmena sinatu ondoren, hemen da elkartearen lehen kanpaina. Lemoako merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresen elkarteak (Lemoa Ureztatzen), Lemoako Udalaren laguntzaz, 3.595 euro bideratuko ditu 719 bono diruz laguntzeko.

Honako hauek dira kanpainaren xehetasunak:

  • Erosketa gutxienez 12 eurokoa izango da: elkartearen diru laguntza 5 eurokoa izango da, eta herritarrek 7 euroko ekarpena egingo dute. Erosketa hortik gorakoa bada, elkarteak 5 euro jarriko ditu eta gainontzekoa bezeroak.
  • 719 bonuak 24 saltokiren artean banatuko dira, hortaz, saltoki bakoitzak 29 bonu izango ditu.
  • Bonu deskontuak atxikitutako 24 saltokietan bakarrik egongo dira, eta erosketa egiten den unean bertan erabiliko dira, horiek agortu arte. Beraz, bonuak dendetan bertan hartuko dira (ez dira beste inon erosi behar).
  • Bonuak atxikitako 24 saltoki horietan soilik gastatu daitezke. Difusio kartelean agertuko da zein saltokik parte hartuko duen.
  • Pertsona bakoitzak bonu bakarra gastatu ahal izango du saltoki bakoitzean eta erosketa bakar batean (nahiz eta hainbat produktu izan ditzakeen).
  • Urriaren 18an hasiko da kanpaina, eta martxan izango da bonu guztiak amaitu arte.

Lemoa ureztatzen ekimenak bere web orria dauka: http://www.lemoaureztatzen.com

One reply on “Lemoa Ureztatzen bonuak”