Atalak
UDALemoa [EUS]

Streaming plataformez eta euskaraz arituko dira datorren barikuan

Gehiago irakurri titularraren gainean klikatuz

Gazteak Berbaz! elkarrizketa eta esperientzia zikloaren lehen hitzordua izango da datorren barikuan. Streaming plataformez eta euskarak bertan duen presentziaz hitz egingo dute Ainhoa Azkue ‘Nebukai’ twitchlariak eta Ane Atxutegi youtuberrak. Izkander Fernandez kazetari lemoaztarrak gidatuko du hitzaldia. Baina streaming plataformetan bideoak aireratzen dituzten egileen artekoa ez da solasaldia soilik izango: hitzaldia amaitu bezain pronto streaming plataformetan bideoak nola grabatu behar diren azaltzeko tailer bat eskainiko dute.

Hitzordua datorren barikuan izango da, azaroaren 12an, 18:00etan. Kotxepin Kultur Etxean egingo da, eta aurrez izena eman beharko da: https://forms.gle/hdADsH4a9CQs2pCi8

Solasaldia Lemoako Jai Batzordeak antolatu du udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, eta Gaztelekueren laguntza izan du.

Datorren barikuko solasaldiaz aparte, beste bi ere antolatu dira: Kirol eta Ariketa Fisikoaren Jardunaldiekin bat eginez, azaroaren 16an 18:00etan, Ainhoa Tirapu Athleticeko atezainen entrenatzailea eta Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea gerturatuko dira Arlonagusia futbol zelaian izango dira Izkander Fernandezen gidatuta. Solasaldiaren ondoren futbol entrenamendu bat egingo dute bertaratzen diren gaztetxoekin guztiekin.

Azkenik, azaroaren 26ko hitzordua musikari eskainitakoa izango da. J Martina musika taldeko abeslari diren Ane Barcena eta Kattalin Barcena ahizpak Pello Reparaz musikariarekin arituko dira Izkander Fernandezek aurkeztuta. Solasaldiaren ondoren kontzertua egingo da kiroldegian.