Lemoako kiroldegiak webgune berria izango du abendutik aurrera. Webgune berri honen helburua izango da zerbitzua hobetzea eta erraztea. Honako hauek dira berrikuntza nagusiak:
-Sarrerak eta bonoak erosi ahal izango dira. Gimnasioko sarrerak edo bonoak, eta igerilekuetara joateko sarrerak erosi ahal izango dira.
-Ikastaroetan izena eman ahal izango dira, eta dagokien ordainketak egin.
-Aurretiko zita hartu ahal izango da. (Orain ez da beharrezkoa, baina COVID-19 dela-eta berriro martxan ipini daiteke).
-Instalazioen erreserba ordua hartu ahal izango da, eta ordainketa egin. Padel, frontoia eta kantxako erreserbak egongo dira eskuragarri.
-Abonatuen izen emate barriak eta euren ordainketak egin ahal izango dira.
-Norberaren datuen aldaketak egin ahal izango dira.
Ordainketa guzti honek kreditu txartelarekin edo Bizum bidez ordaindu daitezke.