Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena – Convenio para incrementar el uso del euskera

[eus] Euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute Lemoako 8 elkartek udalarekin. Bakoitzaren bereizgarrietara egokitutako hitzarmena da, bakoitzaren errealitatea eta egungo egoera ezberdina baita. Horregatik, elkarte bakoitzaren egoerara egokitutako konpromisoak hartuko dituzte euskararen alde. Helburua hori baita, erritmo ezberdinean bada ere euskararen presentzia handitzen joatea Lemoako elkarteetan.

Euskaraldiaren testuinguruan sinatuko da hitzarmena. 8 elkarte hauek sinatuko dute: Durundibarri, Gantzabal, Harrobi Futbol Taldea, Esku pilota taldea, Guraso elkartea, Txirrindulari elkartea, Jubilatu elkartea, Merkataritza elkartea. Horietako gehienek izena eman dute Euskaraldian, eta herriko batzordean aktiboki hartu dute parte.

[cas] 8 asociaciones de Lemoa han firmado un convenio con el ayuntamiento para incrementar el uso del euskera. Se trata de un convenio adaptado a las características de cada entidad, ya que la realidad y la situación actual de cada cuál es diferente. Por ello, adoptarán compromisos a favor del euskera adaptados a la situación de cada asociación. Porque ese es el objetivo, aunque a distinto ritmo, ir aumentando la presencia del euskera en las asociaciones de Lemoa.

El convenio se firmará en el contexto de Euskaraldia. 8 asociaciones firmarán: Durundibarri, Gantzabal, Harrobi Futbol Taldea, Esku pilota taldea, Guraso elkartea, Txirrindulari elkartea, Jubilatu elkartea, Merkataritza elkartea. La mayoría de ellos se han inscrito en Euskaraldia, y han participado activamente en la comisión local.