Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoako Udalak argi berdea eman dio Lemoako Berdintasunerako Gunea abian jartzeari – El Ayuntamiento de Lemoa da luz verde a la puesta en marcha del Foro para la Igualdad de Lemoa

Lemoako Udalak argi berdea eman dio Lemoako Berdintasunerako Gunea abian jartzeari – El Ayuntamiento de Lemoa da luz verde a la puesta en marcha del Foro para la Igualdad de Lemoa

[eus] Lemoako Berdintasunerako Herritarren Gunea parte-hartzean oinarritutako Udal administrazioaren organo osagarria, aholkularia eta ez-loteslea da. Gunearen helburu nagusiak herriko jarduera sozial, kultural, politiko eta ekonomikoan pertsona guztien arteko berdintasuna sustatzeko aholku ematea, proposamenak sortzea eta berdintasunerako gaien koordinaziorako espazioa izatea dira.

Lemoako Berdintasunerako Herritarren Gunearen funtzioak ondorengoak dira:

• Udalerriko Berdintasun Planaren jarraipena egin eta honen garapena bermatzea.

• Berdintasun politikei jarraipena egin eta horiei ekarpenak egitea.

• Udal-arlo guztietako politiketan aholkua ematea, pertsona guztien (aniztasun osoan) arteko berdintasun osoa lortzeko helburuz.

• Udalaren eta pertsona guztien arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi duten pertsonen eta eragile sozialen arteko koordinazioa erraztea.

• Berdintasunarekin lotutako gaien inguruan hausnarketa, lanketa eta proposamen berriak egitea.

• Norbanakoek edo taldeek, Guneko kide izan edo ez, egiten dituzten gomendioak, proposamenak edo salaketak jaso, Gunean landu eta bideratzea.

• Udalerriko errealitatea kontuan hartuta, aukera-berdintasunaren alde lan egiten duten herriko eragileen eta pertsonen parte hartzea sustatzea.

Lemoako Berdintasunerako Herritarren Gunea prototipo eran abiatuko da 2023 urte hasieran. Horrela, prototipo formatuan dagoen bitartean, Guneak izaera bizia eta malgua izango du, moldaketak egin eta partaide, herri eta udalaren beharrizanetara erarik onenean egokitzeko. Prozesuan parte hartu duten norbanako eta eragileez gain, beste partaide batzuk erakartzeko xedea izango du. Uneoro Gune anitza, herritarra eta irisgarria izateko baldintzak jarriko dira.

“Udal politika guztietan berdintasuna txertatzeko tresna ezinbestekoa da Berdintasunerako herritarren gunea. Hiru kontzeptutan oinarritzen da: prototipo izaera, partaide berriei zabalik egotea eta gardentasuna. Etorkizunera begira erronka polita daukagu Lemoan berdintasuna zehar lerro moduan txertatzeko” azaldu du Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak.

[cas] El Foro para la Igualdad de Lemoa es un órgano complementario, asesor y no vinculante de la administración municipal basado en la participación. Los objetivos principales del Foro son asesorar para promover la igualdad de todas las personas en la actividad social, cultural, política y económica de Lemoa, generar propuestas y servir de espacio de coordinación en temas de igualdad.

Las funciones del Foro para la Igualdad de Lemoa son las siguientes:

• Realizar el seguimiento y garantizar el desarrollo del Plan de Igualdad del municipio.

• Seguimiento y aportación a las políticas de igualdad.

• Asesorar en las políticas de todos los ámbitos municipales para que todas las personas (total) con el objetivo de lograr la plena igualdad.

• Trabajar por la igualdad de oportunidades entre el Ayuntamiento y todas las personas facilitar la coordinación entre las personas afectadas y los agentes sociales.

• Reflexionar, trabajar y proponer temas relacionados con la igualdad.

• Las recomendaciones que hagan los individuos o grupos, sean o no miembros del Centro, recogida de propuestas o denuncias, elaboración y canalización en el Foro.

• Trabajar por la igualdad de oportunidades teniendo en cuenta la realidad del municipio la participación de los agentes y personas del municipio.

El Foro para la Igualdad de Lemoa arrancará como prototipo a principios de 2023. De esta forma, mientras permanezca en formato prototipo, el Espacio tendrá un carácter vivo y flexible, participando en las adaptaciones y adaptándose de la mejor manera a las necesidades del municipio y del municipio. Tendrá como objetivo atraer a otros participantes, además de a los individuos y agentes que han participado en el proceso. En todo momento se pondrán las condiciones para que sea plural, ciudadana y accesible.

“El Foro para la Igualdad es un instrumento imprescindible para integrar la igualdad en todas las políticas municipales. Se basa en tres conceptos: tiene carácter  de prototipo, estará abierto a nuevos participantes, y será transparente. El reto de cara al futuro es incorporar la igualdad en Lemoa de forma transversal y participativa” explica Saioa Elejabarrieta, alcaldesa de Lemoa.