Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Enplegu diagnostikoaren ekintza plana, efizientzia energetikoa eta herriko azpiegituren hobekuntza dute abiapuntutzat Lemoako 2023rako aurrekontuek – Los presupuestos de Lemoa para 2023 recogen el Plan de Acción del Diagnóstico de Empleo, la eficiencia energética y la mejora de las infraestructuras locales

Enplegu diagnostikoaren ekintza plana, efizientzia energetikoa eta herriko azpiegituren hobekuntza dute abiapuntutzat Lemoako 2023rako aurrekontuek – Los presupuestos de Lemoa para 2023 recogen el Plan de Acción del Diagnóstico de Empleo, la eficiencia energética y la mejora de las infraestructuras locales

[eus] Lemoako Udalak 2023rako aurrekontuak onartu zituen asteazkenean. Kontuak  4.756.971,77 eurokoak izango dira, iazkoekin alderatuta %4,24ko igoerarekin, eta ildo nagusiak honako hauek izango dira:

  • Enpleguaren inguruko diagnostikoa egin ondoren, ekintza plana egingo da 2023an. Ekintza planen honen helburua enplegagarritasun aukerak hobetzea da.
  • Ingurumen sailak berebiziko garrantzia izango du aurrekontu hauetan: Efizientzia energetikoari eta energia berriztagarriei dagokionez, azken urteetan egindako lanari jarraipena emango zaio, kaleko argiztapena indartuko da hainbat puntutan, eta komunitate energetikoen inguruko azterketa egingo da, herrian egon daitezkeen aukerak zehazte aldera. Horrekin lotuta, baita, eta beste eraikin publikoekin egin den bezala, eskola eta kiroldegiko galdaren egoera eta balizko aldaketa aztertuko da.
  •  Eraikin publikoei begira, bake epaitegia eta gizarte zerbitzuak kokatzen den eraikina berritzeko obra egingo da. Obra hau eginda herriko eraikin publiko guztiak berrituta leudeke. Modu berean, eraikin publikoetarako app berri bat jarriko da, erreserbak etabar modu errazagoan egin ahal izateko.
  • Eskolarekin batera patio inklusiboaren proiektua landuko da.Egun dauden beharrak ezagutu eta patioa berrantolatu eta eraldatuko da.
  • Hirugarren adineko elkartearekin lankidetzan Nagusi Lemoa programa sortu da.

Eukeni Bikarregi ogasun zinegotziak adierazi duen lez “aurreko urteetako ildoa jarraitzen dute, orekatuak dira, baina aldi berean anbizio handikoak. Udal eraikinekin egin dugun lan sakona bukatzen ari gara, eta horregatik orain efizientzia energetikoari eta argiteriari begira lan egingo dugu, bai eskolan, kiroldegian zein kalean”.

Saioa Elejabarrieta alkateak aurrekontu hauen beste puntu bat nabarmendu nahi izan du: “Lemoaren izaera komunitarioak aurrekontuetan bere isla izatea bilatzen dugu urtero, eta horregatik eskolarekin egingu dugun lanketa edo Nagusi Lemoa proiektua oso garrantzitsua dira guretzat”.

Aurrekontuei buruzko informazio guztia web orrian egongo da: www.lemoa.net

[cas] El Ayuntamiento de Lemoa aprobó el miércoles los presupuestos para 2023. Las cuentas ascienden a 4.756.971,77 euros, con un aumento del 4,24% respecto al año anterior, y sus principales proyectos serán las siguientes:

– Una vez realizado el diagnóstico sobre el empleo, se llevará a cabo el plan de acción en 2023. El objetivo de este plan de acción es mejorar las oportunidades de empleabilidad de la localidad.

– El área de Medio Ambiente y Sostenibilidad tendrá una gran importancia en estos Presupuestos: En cuanto a la eficiencia energética y las energías renovables, se dará continuidad al trabajo realizado en los últimos años, se reforzará la iluminación de las calles en diferentes puntos, y se realizará un estudio en torno a las comunidades energéticas con el fin de determinar las posibles alternativas existentes en el municipio. En este sentido, y al igual que en otros edificios públicos, se analizará la situación y posible modificación de las calderas de la escuela y polideportivo.

– De cara a los edificios públicos, se llevará a cabo la obra  de reforma del edificio donde se ubica el Juzgado de Paz y los Servicios Sociales. Con esta obra se habrá concluido la renovación de todos los edificios públicos de la localidad. Del mismo modo, se habilitará una nueva app para edificios públicos que permitirá realizar reservas, etc. de forma más sencilla e intuitiva.  

– Se trabajará junto con la escuela el proyecto de patio inclusivo. Se conocerán las necesidades existentes y se reorganizará y transformará el patio.

– En colaboración con la asociación de la tercera edad nace el programa Nagusi Lemoa.

Como señala el concejal de hacienda, Eukeni Bikarregi, “Estos Presupuestos siguen la línea de los años anteriores, son equilibrados, pero a la vez ambiciosos. Estamos finalizando el gran trabajado realizado en la adecuación y modernización de los edificios municipales, y por ello trabajaremos de cara a mejorar la eficiencia energética y el alumbrado, tanto en la escuela como en el polideportivo y a nivel de calle”.

La alcaldesa, Saioa Elejabarrieta, ha querido destacar otro punto de estos presupuestos: “Cada año buscamos que el carácter comunitario de Lemoa tenga su reflejo en los presupuestos, y por eso el trabajo que se llevar a cabo tanto con la escuela como el proyecto Nagusi Lemoa son muy importantes para nosotras”.

Toda la información relativa a los Presupuestos estará disponible en la página web: www.lemoa.net