Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Maider Alzelai

“Ipuinek bidai bat eskaintzen digute. Bidai horretan, bakoitzak bere bizipenak izaten ditu”

Zer aurkituko du Kotxepinera zuen ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak?
Euskal Herriko ahozko kulturatik eratorritako istorioak aurkituko ditu. Gure mitologia eta sinesmenen unibertsotik sortutako ipuinak; pertsonaia bitxiak, magikoak, herrikoiak…

Nondik dator “Bazen Behin herritxo batean” ikuskizunaren ideia? Ikuskizun hau osatzen duten ipuinak gure inguruko edozein herri txikitan kokatu daitezkeelako jarri genion izen hori. Baserri giroan murgildutako istorioak dira gehienak.

Zer ematen die ipuin kontaketak ume eta gazteei?
Ipuinek bidaia bat eskaintzen digute. Bidaia horretan, bakoitzak bere bizipenak izaten ditu: batzuetan pertsonaiekin identifikatzen gara, emozio desberdinak distantziatik sentitzen ditugu, irudimenari hegalak jartzen dizkiogu, mundu desberdinak imajinatu, amestu… Barnean norberak irudiak sortzen ditu, inolako pantailaren beharrik gabe.

“Los cuentos nos ofrecen un viaje. En ese viaje cada cual tiene sus propias vivencias”

¿Qué se va a encontrar quien se acerque a Kotxepin para ver vuestro espectáculo?
Quien venga se encontrará historias derivadas de la cultura oral de Euskal Herria. Cuentos surgidos del universo de nuestras mitologías y creencias; personajes curiosos, mágicos, populares…

¿De dónde proviene la idea del espectáculo Bazen behin Herritxo batean?  
Su nombre viene porque los cuentos que componen este espectáculo pueden ubicarse en cualquier pequeño pueblo de nuestro país. La mayoría son historias surgidas del mundo rural.

¿Qué les aportan los cuentos a niños/as y jóvenes?    
Los cuentos nos ofrecen un viaje. En ese viaje cada cual tiene sus propias vivencias; a veces nos identificamos con los personajes, sentimos las diferentes emociones desde la distancia, ponemos alas a la imaginación, vibramos con mundos diferentes, soñamos… Creamos imágenes e historias en nuestro interior sin necesidad de pantallas.