[eus]
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako “A Ze Marroia – El Gran Marrón” ekimena Lemoan izan zen herritarrei hondakin organikoen gaikako bilketa modu praktiko eta dibertigarrian hurbiltzeko helburuarekin. Telebistako lehiaketa saioen antzeko formatuaren bidez, parte-hartzaileek organikora zer bota daitekeen eta zer ez ikasteko aukera izan zuten.
Jardunaldian zehar hainbat proposamen izan ziren: jokoak, erronkak eta errealitate birtualeko esperientzia bat, hondakin organikoen kudeaketa modu interaktiboan lantzeko. Gainera, bertan edukiontzi marroiaren sisteman izena emateko aukera ere eskaini zen, interesa zuten herritarrei informazioa eta laguntza emanez.
Ekimenak parte-hartze handia izan zuen, bereziki haur eta gaztetxoen artean, eta giro atsegin eta parte-hartzailea sortu zen jarduera osoan zehar. Jardunaldiaren helburua herritarren artean birziklapenaren eta hondakinen bereizketaren inguruko ohitura egokiak sustatzea izan zen.
Informazio gehiago: www.azemarroia.eus
[es]
La iniciativa “A Ze Marroia – El Gran Marrón”, organizada por la Diputación Foral de Bizkaia, ha estado en Lemoa con el objetivo de acercar a la ciudadanía la recogida selectiva de residuos orgánicos de una manera práctica y divertida. A través de un formato inspirado en concursos televisivos, las personas participantes pudieron comprobar qué residuos deben depositarse en el contenedor orgánico y cuáles no.
Durante la jornada hubo diferentes propuestas, entre ellas juegos, retos y una experiencia de realidad virtual para trabajar de forma interactiva la gestión de los residuos orgánicos. Además, se ofreció información y ayuda para inscribirse en el sistema del contenedor marrón.
La iniciativa contó con una gran participación, especialmente entre los niños y niñas, generando un ambiente dinámico y participativo durante toda la actividad. La jornada buscó fomentar entre la ciudadanía hábitos adecuados relacionados con el reciclaje y la correcta separación de residuos.
Más información: www.azemarroia.eus