[eus]
Lemoan kultura eta memoriari eskainitako hilabeteko aurreazken ekitaldia izan zen “Hezur Berriak” bertso eta literatura proposamena. Ohikoa ez den formatuak poesia, musika eta bat-bateko bertsoak uztartu zituen, amatasunaren inguruko bizipenak eta hausnarketak oholtzara eramanez.
“Hezur Berriak” poema liburuan inspiratutako saioan, haurdunaldian eta erditu ondorengo lehen hilabeteetan idatzitako testuen irakurketa musikatuak eta bertsoaldiak eskaini ziren. Gorputza, zaintzak, emozioak eta amatasunaren inguruko anbibalentziak izan ziren saioaren ardatzetako batzuk.
Saioan parte hartu zuten Onintza Enbeita Maguregi, Erika Lagoma Pombar eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariek. Azken honek Jone Uria ordezkatu zuen, aurreikusita zegoen arren azkenean ezin izan baitzuen parte hartu. Musika atalean Ines Osinaga Urizar aritu zen, eta Ane Labaka Mayoz izan zen proposamenaren gai-emailea.
Arratsaldean zehar, bost emakume eta amak publikoarekin partekatu zituzten “Hezur Berriak” lanean zehar agertzen diren gai eta bizipenak. Euskal kulturatik eta esperientzia partekatuetatik sortutako saio hunkigarria izan zen, publiko gertuko eta erabat konektatu batekin.
[es]
“Hezur Berriak” fue la penúltima actividad del mes dedicado a la cultura y la memoria en Lemoa. El formato, alejado de las sesiones habituales, combinó poesía, música y bertso improvisado para llevar al escenario reflexiones y vivencias relacionadas con la maternidad.
Inspirada en el libro de poemas “Hezur Berriak”, la sesión incluyó lecturas musicalizadas de textos escritos durante el embarazo y los primeros meses tras el parto, junto a versos improvisados. El cuerpo, los cuidados, las emociones y las ambivalencias de la maternidad fueron algunos de los temas centrales de la propuesta.
En la sesión participaron las bertsolaris Onintza Enbeita Maguregi y Erika Lagoma Pombary Alaia Martin Etxebeste, sustituyendo a Jone Uria, que finalmente, no pudo asistir como estaba previsto. La parte musical corrió a cargo de Ines Osinaga Urizar, mientras que Ane Labaka Mayoz fue la encargada de guiar la propuesta temática.
Durante la tarde, cinco mujeres y madres compartieron con el público los temas y experiencias que atraviesan “Hezur Berriak”. Fue una sesión emotiva nacida desde la cultura vasca y las vivencias compartidas, con un público cercano y plenamente conectado con la propuesta.