[eus] Lemoako herritarrek urriaren 13tik 19ra bitartean kontsultatu ahal izango dute hautesle-errolda, azaroaren 29an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako egingo diren hauteskundeen aurretik. Kontsulta egitea komeni da hautesle-erroldan norberaren datuak zuzen agertzen direla egiaztatzeko eta hauteskundeetan botoa emateko eskubidea behar bezala jasota dagoela ziurtatzeko. Besteak beste, izena eta erroldako gainerako datuak berrikusteko aukera izango dute herritarrek. […]