Egilea: lemoatzen
Manuel Torcida Torre (Santander, 1864 – Bilbo, 1928) argazkilariak, XIX. mendearen hasieran Bilboko Kale Nagusian “Lux Etxea” sortu ebanak, 1911n Lemoan zehar argazki bidaia egin eban. Tallerreta auzoan taberna batean musean jokatzen ari ziren gizonen argazkiak egin ebazan. Izenburua: Mus jokoa Urtea: 1911 Egilea: Cliché Lux Artxiboa: Bilduma pribatua Mota: Posta-txartela Argitaratzailea: L. G. Bilbao […]
Covid-19k sortutako egoera dela eta, komertzioak dira salbuespen egoeraren ondorioak bereziki pairatzen dituztenak. Beraz, osasun krisialdi honetatik irteten garenean, denon lana izango da gure herriko komertzioak babestea eta beraien etorkizuna bermatzea. Horretarako, Lemoako Udaletik, ekimen berria atera dugu, ezohiko egoera honek behartuta itxita dauden komertzioak bultzatzea, hain zuzen ere. Udalak, “www.lemoaureztatzen.com” webgunea martxan jarri du, […]
1920ko bagilaren 13an, 40 persona baino gehiago joiazan autokamioi batean Urkiolako San Antonio eguneko erromeria ospatutera. Zubiateko zubian sartzean, autoak biraketa arraroa egin eta errekara jausi zan. Irudian, lehenengo planoan ikus daitekez behin-behineko zuresia eta atzean Aldapeko dorretxea. Izenburua: Autokamioia amildu zan zubiaren lekua Urtea: 1920 Egilea: Cámara Artxiboa: Espainiako Liburutegi Nazionala Aldizkaria: Nuevo Mundo […]