Egilea: lemoatzen
Pasadan eguenean Ludotekan XI. Haurrentzako Marrazki Lehiaketako Sari banaketa egin zen eta argazkian ikusten dugunez oso ondo pasa zuten. Hona hemen marrazki irabaleak: Peru Barrenetxea Atutxa. 3 urte (I. Taldea): Angy Dominguez Dos Santos. 8 urte (II. Taldea) Alejandra Barrenetxea Jiménez. 10 urte (III. Taldea) Gora ludoteka!
Lemoako Gabonetako lasterketa Eneko Zamalloa Memoarialak bere seigarren urtea ospatuko du urte amaieran. Eredua aurreko urteetakoa izango da. 12:30etan umeak 500 metroko ibilbidea edukiko dute prest eta handik hamabost minutuetara nagusien txanda helduko da. Korrikalariak Elizondo, San Inazio, Lehendakari Agirre eta Inzunzatik doan ibilbideari buelta bat edo hiru buelta emateko aukera izango dute 1.300 metro […]
Elkartruke programaren barruan, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak landu dituzte aurten herriko gazteek, eta horren baitan, Alemaniara bidai bat egin dute bertako zenbait elkarterekin gaiok jorratzeko. Berlinen eta Frankfurten bizitako esperientzia eta urtean zehar egindako gogoetak biltzen dituen dokumental batekin itzuli dira: “Memoriaren orbainak”. Dokumentala azaroaren 11an aurkeztu dute Lemoako Gaztetxean.