Barikuan batiduak egiten ibili ziren Gaztelekuko sukaldariek. Eta zapatuan Bilboko itsasadarretik piraguan ederto ibili ziren. Batzuk uretan be bainue hartu zaurien! Hainbeste esfortsu in ostean, gusture afaldu ta trenean etxerantza. Badekogu hurrungo ekintza bat pentsaute be, BigSup!!
Egilea: lemoatzen
Udal kiroldegiko gimnasioa berrituta eta zabalik dago. Iraileko azken asteetan betetako lanen ondoren, muskulazio gela erabiltzeko prest dago. Muskulazio makinaria guztia eta barruko txirrindularitzako bizikletak berriak dira. Guztira 211.048’20€. Bost urtetan zehar ordainduko da.
Azken asteetan frontoia konpontzeko lanak bete dira: hezetasunaren aurkako tratamendua, itoginen konponketa eta frontoia pintatu. Guztira: 9.873,60 €
40 pertsona inguru batu ginen Jubilatuen gaineko aretoan Kultur Lemoa 2016 prozesu parte-hartzaileari hasiera emateko. Prozesua abian ipinteko era bikaina. Hurrengo lan saioa urriak 5ean izango da Elizondoko kulturgunean arratsaldeko 18etatik aurrera. Adi egon eta parte hartu!!!