Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Kotxepin: Urtarrileko Kultur Programazioa / Kotxepin: Programación Cultural de Enero 

[Eus] Urtarrila amaitzeko, bi proposamen berezi dakarzkigu Kotxepin Kultur Etxeak familia osoarentzat:  1. KONTU KONTARI: “Ipuinekin jolasean”  Lur Korta Redin artistak “Ipuinekin jolasean” saioa eskainiko du. Aurorita herriz herri dabil bere maleta gorri misteriotsuarekin ipuinak kontatzen. Saio parte-hartzailea izango da, etxeko txikienen laguntzaz girotua.  2. ZAPATU KULTURALA: “Arrainak bihotzean”  Mar·Mar Teatro taldeak Martiren istorioa dakar. Aitaren zain dagoela, ekaitz batek itsasora botako du […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

JB Eguzkitza Meabe IPI: ate irekiak / Jornadas de Puertas Abiertas en JB Eguzkitza Meabe IPI 

[Eus] JB Eguzkitza Meabe IPI ikastetxeak ateak zabalduko dizkie interesatuta dauden familia guztiei, datorren ikasturterako instalazioak eta hezkuntza-proiektua ezagutarazteko. Bisitak urtarrilaren amaieran egingo dira, bi saiotan banatuta:  Informazio gehiago nahi izanez gero, ikastetxearekin jar zaitezkete harremanetan (Lehendakari Agirre 23), 944 280 120 telefono-zenbakira deituz edo www.lemoaipi.eus webgunearen bidez.  [Cas] El centro escolar JB Eguzkitza Meabe IPI invita a todas las familias interesadas […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Aktibarural-20: etorkizun profesionala eraldatzeko laguntza behar duzu? / Aktibarural-20: ¿Necesitas ayuda para transformar tu futuro profesional?

[Eus] Lemoako Udalak, gure eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialarekin duen konpromisoari jarraituz, AktibaRural-20 programa jarri du abian. Ekimen honek helburu argia du: Arratian bizi diren pertsonei euren etorkizun profesionala bailaran bertan eraikitzeko tresnak ematea, hirira edo urruneko industrialdeetara jo beharrik izan gabe.  Ekiteko beldur nagusia izaten da ideia bikainik ez izatea edo nondik hasi ez jakitea. Horregatik, AktibaRural-20an parte hartzeko ez da beharrezkoa proiektu definitu bat izatea. Behar den bakarra Arratiarekiko lotura eta inguruari ekarpena egiteko gogoa izatea da.  Programak PTOC (Pertsona, Lurraldea, Aukera eta Kolektiboa) izeneko metodologia praktikoa erabiltzen du. Prozesu honen bidez, lau fase landuko dira:  Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak babesten du, eta profil ezberdinetako 20 lagunentzat zuzenduta dago:  “Gure herriek erronkak dituzte, belaunaldi erreleboa kasu, baina baita aukera handiak ere ekonomia zirkularrean edo zerbitzu digitaletan”, adierazi dute Udaletik. AktibaRural-20k aukera ematen du talentu hori guztia bertan gera dadin, gure herrien bizitasuna bermatzeko.  Informazioa eta izen-ematea  Parte hartzeko interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek mezu bat bidali behar diote Alazne Amadori (aac@asle.es). Berak emango ditu hurrengo informazio-saioen eta diagnostiko-elkarrizketen inguruko xehetasun guztiak.  [Cas]. El Ayuntamiento de Lemoa, en su apuesta por el desarrollo económico local y el bienestar de sus vecinos y vecinas, ha presentado el programa AktibaRural-20. Esta iniciativa busca ofrecer herramientas reales para que las personas que residen en Arratia puedan transformar su […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Tallerretako Kamane parke berrian garbiketa lanak hasi dira / Comienzan las labores de limpieza en el nuevo parque Kamane, en Tallerreta 

[Eus] Lemoako Udala Tallerretako Kamane gunean parke berri bat egokitzeko lehen urratsak egiten hasi da, garbiketa lanak abiatuz. Esku-hartze honen helburu nagusia herriko espazio degradatuak berreskuratzea da, ingurua atseginago bihurtuz.  Lan hauen bitartez, Udalak bizilagunentzako espazio berriak lortu nahi ditu, aisialdirako eta elkarbizitzarako gune kalitatezkoak eskainiz. Horrela, lehen erabilpenik ez zuten eremuak herritarren gozamenerako berreskuratzen dira, Lemoa jasangarriago eta biziago baten […]