Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Aktibarural-20: etorkizun profesionala eraldatzeko laguntza behar duzu? / Aktibarural-20: ¿Necesitas ayuda para transformar tu futuro profesional?

[Eus] Lemoako Udalak, gure eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialarekin duen konpromisoari jarraituz, AktibaRural-20 programa jarri du abian. Ekimen honek helburu argia du: Arratian bizi diren pertsonei euren etorkizun profesionala bailaran bertan eraikitzeko tresnak ematea, hirira edo urruneko industrialdeetara jo beharrik izan gabe.  Ekiteko beldur nagusia izaten da ideia bikainik ez izatea edo nondik hasi ez jakitea. Horregatik, AktibaRural-20an parte hartzeko ez da beharrezkoa proiektu definitu bat izatea. Behar den bakarra Arratiarekiko lotura eta inguruari ekarpena egiteko gogoa izatea da.  Programak PTOC (Pertsona, Lurraldea, Aukera eta Kolektiboa) izeneko metodologia praktikoa erabiltzen du. Prozesu honen bidez, lau fase landuko dira:  Potentziala: Parte-hartzailearen gaitasunak eta pasioak identifikatzea.  Ingurua: Gure herrietan falta diren produktu edo zerbitzuak detektatzea (jasangarritasuna, turismoa, digitalizazioa, nekazaritza, etab.).  Prototipoa: Negozio-eredu jasangarri eta baliodun baten diseinua.  Sarea: Proiektua gauzatzeko Bizkaiko eragile eta erakundeekin harremanak sortzea.  Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak babesten du, eta profil ezberdinetako 20 lagunentzat zuzenduta dago:  Bailaran geratu eta proiektu berriak lideratu nahi dituzten gazteak.  45 urtetik gorakoak, beren esperientzia etapa berri bati aplikatu nahi diotenak.  Arratiara iritsi berriak diren eta lan-lekua hemen aurkitu nahi duten pertsonak.  Baloreetan oinarritutako ekintzailetzan aukera bat ikusten duen langabetu oro.  “Gure herriek erronkak dituzte, belaunaldi erreleboa kasu, baina baita aukera handiak ere ekonomia zirkularrean edo zerbitzu digitaletan”, adierazi dute Udaletik. AktibaRural-20k aukera ematen du talentu hori guztia bertan gera dadin, gure herrien bizitasuna bermatzeko.  Informazioa eta izen-ematea  Parte hartzeko interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek mezu bat bidali behar diote Alazne Amadori (aac@asle.es). Berak emango ditu hurrengo informazio-saioen eta diagnostiko-elkarrizketen inguruko xehetasun guztiak.  [Cas]. El Ayuntamiento de Lemoa, en su apuesta por el desarrollo económico local y el bienestar de sus vecinos y vecinas, ha presentado el programa AktibaRural-20. Esta iniciativa busca ofrecer herramientas reales para que las […]

Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoan Lan: enplegurako gune aktibo eta pertsonalizatua Lemoan erroldatutakoentzat – Lemoan Lan: un espacio activo y personalizado de empleo para personas empadronadas en Lemoa

Lan-merkatuak eragin erabakigarria du Lemoako herritarren bizi-kalitatean. Hori dela eta, Lemoako Udalak, egoera horren aurrean kezkatua eta lanpetua izanik, enplegurako zerbitzu eta gune aktibo eta pertsonalizatu bat jarriko du abian, laneratzeko laguntza behar duten pertsona guztientzat: Lemoan Lan.