[eus] Lemoako Udala eta Esku-pilota Taldea elkarlanean ari dira eliza ondoan pilota plaza eraikitzeko. Udalak Esku Pilota taldeak egindako proposamenari erantzun dio, eta EHU-ko irakasle eta aditu den Daniel Carballo Ostolaza –ri esleitu dio proiektua. Mikel Aurrekoetxeak, Esku Pilota elkarteko kideak, proiektu honen nondik norakoak azaldu ditu: “Gero eta frontoi estali gutxiago ikusten ditugu herrietan, […]