[eus] Euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute Lemoako 8 elkartek udalarekin. Bakoitzaren bereizgarrietara egokitutako hitzarmena da, bakoitzaren errealitatea eta egungo egoera ezberdina baita. Horregatik, elkarte bakoitzaren egoerara egokitutako konpromisoak hartuko dituzte euskararen alde. Helburua hori baita, erritmo ezberdinean bada ere euskararen presentzia handitzen joatea Lemoako elkarteetan. Euskaraldiaren testuinguruan sinatuko da hitzarmena. 8 elkarte hauek sinatuko […]