Atalak
UDALemoa [EUS]

Lemoaztar berriei ondo etorri gutuna eta zerbitzu gida bidali die Udalak

Marian Garay, Gizarte Ekintza zinegotziak, ekimen honen nondik norakoak azaldu ditu: “Udaletik Harrera protokoloa martxan jarri genuen 2019an. Protokolo horren ekimenetako bat Ondo etorri ekitaldia da, herrira bizitzera datozen norbanako zein familiei Lemoako zerbitzu guztiak eta elkarteak aurkezteko zein ezagutarazteko bilgunea.COVID-19ak eragin duen egoera dela-eta, aurten ere ekitaldia aurrez aurre egiteko aukera bertan behera gelditu da. Horregatik, gutunaren eta gidaren bidalketa dira Harrera protokoloari jarraipena emateko aurkitu dugun bidea”.