[eus] Abenduaren 18an, Lemoako kiroldegian, kirolaren promoziorako Saskigune erakundeak antolatutako 2 Belaunaldi Txapelketa ospatuko da. Ekitaldiak Cementos Lemona izango du babesle bezala eta KirolMedia eta Lemoa Udalaren laguntza ere jasoko da. Txapelketak bi helburu nagusi izango ditu. Alde batetik, txikienek familiekin saskibaloiaz gozatzea bilatuko da, eta bestetik, BizkaiaBasket fundazioaren “Balones para Benin” programa solidariorako baliabideak […]