Atalak
Udal buletina- Boletín digital

Lemoako 2 Belaunaldi Txapelketa – Torneo 2 Generaciones Lemoa


[eus] Abenduaren 18an, Lemoako kiroldegian, kirolaren promoziorako Saskigune erakundeak antolatutako 2 Belaunaldi Txapelketa ospatuko da. Ekitaldiak Cementos Lemona izango du babesle bezala eta KirolMedia eta Lemoa Udalaren laguntza ere jasoko da.

Txapelketak bi helburu nagusi izango ditu. Alde batetik, txikienek familiekin saskibaloiaz gozatzea bilatuko da, eta bestetik, BizkaiaBasket fundazioaren “Balones para Benin” programa solidariorako baliabideak lortzea.

Kirol arloari begira, binakako tiro lehiaketa eramango da aurrera. Familiako txikiena eta aita/ama elkarrekin arituko dira lanean: bikotea jaurtiketak egiteko txandakatuz joango da bi minutuko serie batean eta bien artean lortutako saskiratzeak gehituz joango dira.

Umeen jaurtiketa markak gurasoenak baino hurbilago egongo dira.
Lehenengo txandan txapelketako bikote guztiek hartuko dute parte. Hortik aurrera, saskiratze gehien lortzen dituzten bikoteak hurrengo txandetara pasatuko dira. Lehiaketa hiru kategoriatan banatuko da eta bakoitzak lehiatzeko ordutegi ezberdina izango du. Jarraian kategoria bakoitzean bikoteak kamisetak batzeko eta inskripzioak baieztatzeko zein ordutan aurkeztu behar diren adieraziko da:

● Saski Eskola (2016 eta 2015 urteetan jaioak):
o 9.30 aurkezpena
o 9.45 lehiaketa
● Premini (2014 eta 2013 urteetan jaioak):
o 10.00 aurkezpena
o 10.15 lehiaketa
● Mini (2012 eta 2011 urteetan jaioak):
o 10.45 aurkezpena
o 11.00 lehiaketa

Kategoria bakoitzeko bikote irabazleak trofeo bat eta Surne Bilbao Basket (Minientzat), Lointek Gernika Bizkaia (Preminientzat) edo Teknei Zornotza (Saski Eskolakoentzat) taldeen ligako partidu bat ikusteko bi sarrera jasoko ditu, parte hartutako kategoriaren arabera.

Parte hartu ahal izateko bikote bakoitzak 5 euroko inskripzioa ordaindu beharko du eta partaide bakoitzari kamiseta bat emango zaio. Inskripzioa gauzatutzat joko da ordainketa jarraian adierazten den kontu zenbakian egin eta gero. SASKIGUNE: ES670081 56 05 950001072708 , kontzeptu bezala hurrengo hau adieraziz: “TORNEO + BIKOTEKO PARTAIDE NAGUSIAREN IZENA”.

Izena emateko epea azaroaren 28an hasiko da eta abenduaren 11ra arte edo 45 bikoteko plaza mugatuak bete arte egongo da zabalik. Parte-hartzaileen onarpena inskripzioen ordena jarraituz egingo da. Inskripzio kuotaren 4 euro “Balones para Benin” ekintza solidariorarako izango dira.

Ekintza honen helburua Alaine Fundazioak promozionatutako zentroafrikako Benin herrialdeko abegi-zentroetan dauden umeei laguntzeko eta haientzako kirol materiala lortzeko (gehien bat saskibaloiarekin loturikoa) erabiliko da.

[cas] El próximo 18 de diciembre, en el Polideportivo de Lemoa, se llevará a cabo el Torneo 2 Generaciones organizado por la Asociación para la Promoción del Baloncesto Saskigune y la Fundación BizkaiaBasket, en un evento patrocinado por Cementos Lemona y que cuenta con la colaboración de KirolMedia y Lemoa Udala.

El doble objetivo del Torneo es que los txikis disfruten del baloncesto en familia y obtener recursos para un fin solidario como es el programa “Balones para Benin” de la Fundación BizkaiaBasket.

En la parte deportiva, se trata de un concurso de tiro por parejas. El/La txiki se alternará con el aita/ama en una serie de tiro que dura 2’ y se irán sumando las canastas que anoten uno y otro. Las marcas de tiro de los menores serán más cercanas que la de las personas adultas.

Habrá una primera ronda en la que participarán todas las parejas participantes y avanzarán a las siguientes eliminatorias los que hayan anotado más canastas. La competición se divide en 3 categorías y cada una tendrá una hora de juego e indicamos la hora en la que deben de presentarse para recoger las camisetas y confirmar la inscripción:

● Saski Eskola (nacid@s en 2016 y 2015):
o 9.30 horas presentación
o 9.45 horas competición
● Premini (nacid@s en 2014 y 2013):
o 10.00 horas presentación
o 10.15 horas competición
● Mini (nacid@s en 2012 y 2011):
o 10.45 horas presentación
o 11.00 horas competición
La pareja ganadora de cada categoría recibirá un trofeo y dos entradas para ver un partido de Liga del Surne Bilbao Basket (Mini), Lointek Gernika Bizkaia (Premini) o Teknei Zornotza (Saski Eskola), en función de la categoría en la que participe.

El coste de la inscripción es de 5 euros por pareja participante y cada uno de los participantes recibirá una camiseta del Torneo. La inscripción se dará por finalizada cuando se haya hecho el pago de la misma en el siguiente número de cuenta de SASKIGUNE: ES67 0081 56 05 950001072708 , indicando en el concepto “TORNEO +
NOMBRE ADULTO PARTICIPANTE”.

El plazo de inscripción es desde el 28 de noviembre hasta el 11 de diciembre o hasta agotar las plazas limitadas que es de un máximo de 45 parejas. Los admitidos serán por estricto orden de inscripción. Os informamos que de la cuota de inscripción se aportarán 4€ a la actividad solidaria “Balones para Benin”, actividad que pretende desarrollar, ayudar y dotar de materiales deportivos y especialmente de aquellos relacionados con el basket a los niños acogidos en los centros promocionados por la Fundación Alaine en el país centroafricano de Benín.