Bigarren urtez jarraian ez da San Inaziorik ospatuko Lemoan. Pandemiak eta horren ondorioz eratorritako osasun egoerak bultzatuta hartu dute erabakia udal arduradunek, jai batzordearekin batera. Hori horrela, udaletik helarazi nahi duten lehen mezua da ez dela jaiak (edo “ez-jaiak”) ospatzeko momentua, eta arduraz jokatzearen garrantzia azpimarratu dute.