SAN INAZIOEN BUELTAN PROGRAMAZIO KULTURALA ADOSTU DUTE JAI BATZORDEAK ETA UDALAK. MODU BEREAN, ZUHURTZIAZ JOKATZEKO ETA JAIRIK (ZEIN “EZ-JAIRIK”) EZ OSPATZEKO DEIA ZABALDU DUTE UDAL ARDURADUNEK
Bigarren urtez jarraian ez da San Inaziorik ospatuko Lemoan. Pandemiak eta horren ondorioz eratorritako osasun egoerak bultzatuta hartu dute erabakia udal arduradunek eta jai batzordeak. Hori horrela, udalak helarazi nahi duen lehen mezua da, ez dela jaiak (edo “ez-jaiak”) ospatzeko momentua. Eta horrez gain, arduraz jokatzearen garrantzia azpimarratu nahi du.
Era berean, eta jai batzordeak herriarekiko eta kulturarekiko duen konpromisoa balioetsi nahian, kultur programazio erakargarria antolatu dute San Inazioen bueltan. Kultur programazio honek adin tarte guztiak hartu ditu kontutan, eta familia kutsu nabarmena izango du: antzerkia, musika emanaldia eta artisautza azoka egingo dira Lemoan uztailaren 27tik 31ra.
Arantxe, Arraño, Landitxe eta Elorriagako bideen konponketak bukatu dira
Arantxe, Arraño, Landitxe eta Elorriagara doazen errepideetan hobekuntza nabariak egin dira: zoladura berritu egin da, bidean dauden zuloak estaliz.
HODIEN BUXADURA KONPONDU DA POZUETA KALEAN

Pozueta kaleko 6 eta 8. zenbakien artean sortutako hodien buxadura konpondu du obretako brigadak. Buxaduraren arrazoia komunetik botatzen diren eskuohialtxoak izan dira. Zentzu horretan, udalak gogorarazi nahi die herritarrei eskuohialtxo horiek ez direla komunetik bota behar, bilgarrian esaten duena gorabehera.