[eus] Lemoako Udalak garbiketa lanak egin ditu Arratia eta Ibaizabal ibaietako hainbat tartetan. Jarduera horiei esker, guztira 1.020 kilo hondakin bildu dira, eta frakzioz banatuta tratamendu egokia emateko eraman dira. Lemoak guztira 7,4 kilometro ibai ditu, eta horietatik 5,25 kilometrotan egin dira garbiketa lanak; hala ere, ibilguaren zati batzuk ezin izan dira garbitu, ur maila […]